GASJE taldea Gipuzkoako aberasteko asmorik gabeko elkartea da, elkarte hau 2006ko urriak 18an sortu zen haurtzaroan abusu sexualak jasan dituzten pertsonentzako erreferentzia gisa balio izateko.
GASJEren helburua haurtzaroan abusu sexualak jasan dituzten pertsonei laguntza, babesa ematea da taldeen bidez, eta gizarteari arazo honen aurrean zerbait egin dezala eskatzen zaio zorigaitz honekin betiko amaitzeko.
Ilusio handiarekin lan egiten dugu eta gizarteko arazo den hau ezagutarazi nahi dugu. Abusu sexualak gizarteko maila sozial guztietan, lanbide guztietan, herrietan, hirieran� ematen dira, Abusu sexualak jasan dituzten pertsonen ezaugarri amankomuna da isiltasuna esaterako, horretarako abusatzaileak indarkeria, ziriak edo biak erabiltzen dituzte, baina baita indarkeriarik gabe ere, zirien bidez soilik edo mehatsuen bidez.
ASI-ak jasan dituzten pertsonen artean beste ezaugarri amankomun bat dago, abusuak intrafamiliarrak izaten direla alegia. Gehienetan abusatzailea haurraren senitartekoa da: aia-amak, osaba-izebak, lehengusuak� bestetan ezagunak herzitzaileak, lagunak, apaizak�
GASJE-k beste erakundeekin batera lan egin nahi du, indarrak batu eta bizitzarekin aurrera jarraitzeko aukera eman, haurtzaroan jasandako abusu sexualen ondorioei aurre egiten laguntzeko... Horretarako institutuetan eta beste esparru batzuetan hitzaldiak emango ditugu, horrela gipuzkoa guztira hedatuz eta ASIak (haurtzaroko abusu sexualak) jasandako pertsonei lagunduaz.
GASJE elkarteak ondorio fisiko, konduktual, emozional, sexual eta sozialak dituzten biktima eta aurre egiten duten pertsonen (lan, terapia eta konstantziari esker) arteko harreman gisa lan egin nahi du.
ASIak jasan dituen norbait ezagutzen baduzu emaiozu gure berri eta gu ezagutzera anima dadila!